Izena / latin
Kalabaza / Curcubita maxima
Kalabaza kuiaren fruitua da, Kukurbitazeoen familiakoa. Familia honek 850 landare espezie barne hartzen ditu, gehienak belarkarak, igokariak edo herrestariak, fruitu handiak eta azal sendoa dituztenak. Angurria eta meloia bezalako fruitu batzuk, luzokerra edo kuiatxoa bezalako barazki arruntekin batera, familia berekoak dira.
Motak
Udako eta neguko kalabazak dira mota nagusiak.
Udako kalabazak azal argikoak izaten dira, hazi bigunak dituzte eta denbora gutxi kontserbatzen dira. Talde honetakoak dira:
Neguko kalabazak udakoak baino lehorragoak, haritsuagoak eta goxoagoak izaten dira. Haien larruazala oso lodia da, eta, horri esker, denbora gehiagoz kontserbatzen dira. Besteak beste:
Jatorria
Batzuek diotenez, bere jatorria Amerikan kokatu daiteke, baina badirudi Hegoaldeko Asiako barazkia dela. Antzinako egile askok haien idazkietan aipatzen dute kalabaza, eta badakigu hebrearren eta egiptoarren artean lantzen zela.
Hasiera batean, kontsumitzeko baino gehiago, kalabaza haziak aprobetxatzeko landatzen zen produktu hau. Mami eta zapore gehiago zuten mota desberdinak sortu ahala, ohitura hori desagertuz joan zen.
Bere kontsumoa Asiatik Erdialdeko Amerikaraino hedatu zen, handik aurrera kontinente honen hegoaldera zein iparraldera iritsiz. XV. mendera arte espainiarrek ez zuten kalabaza Europan sartu, klima beroeneko herrialdeetan batez ere zabaldu zena.
Gaur egun, mundu osoko lur epel eta hezeetan landatzen da kalabaza.
Nutrizio-balioa eta propietateak
Kalabazaren osagai nagusia ura da, eta dituen karbohidrato gutxiei eta koipe eskasei esker, kaloria gutxi ematen ditu.
Zuntz-iturri ona da, asetasun-balioa ematen duena, eta hesteetako zirkulazioa hobetzen du, traktu gastrointestinaleko mukosak leuntzeko muzilago asko baitaude.
Bitaminei dagokienez, kalabazak beta-karoteno edo A probitamina eta C bitamina ugari ditu. E bitaminaren, folatoen eta B taldeko beste bitamina batzuen (B1, B2, B3 eta B6) kantitate nabarmenak ere baditu.
Sukaldaritza erabilerak. Zer egin kalabazarekin
Kalabazaren mamia gordinik (fin xehatuta), entsaladetan, zizka-mizketan edo ogitartekoetan, pureetan egosita, krema hotzetan, hala nola vichyssoise, edo krema beroetan, frijitua, erregosia eta/edo labean jan daiteke.
Adi! Egosi nahi dugunean, 20 minutu baino gehiago ez egostea gomendatzen dizugu, erabat desegitea nahi ez baduzu.
Kalabaza nola gorde
Kalabaza osoa, ireki gabe, kontserbatzeko modurik onenetako bat leku fresko eta ilun batean gordetzea da, berotik, hotzetik eta argitik babestuz. Tenperatura egokiena 10ºC eta 16ºC bitartekoa izango litzateke, ondo kontserbatuta sei hilabete iraun baititzake. Zatitan moztu ondoren, plastikozko filmarekin eta hozkailuaren barruan babestea da onena.
Kozinatuta baldin badago, hozkailuan edo izozkailuan gorde dezakegu.
Izozteko, galdarraztatzea gomendatzen dizugu; izan ere, kozinatzen ez badira edo desizoztean galdarraztatzen ez badira, haien hezetasun-galera handiagoa izango da eta horrek, oso trinkotasun arraroa duen kalabaza bat izatea eragingo du.
Bere sasoirik onena
Martxotik abendura.
Kalabaza nola landatu
Kalabaza martxoaren hasieran ereiten da eta, eguraldi hotza dagoenean, apirila edo maiatza arte atzeratzen da. Landare hau errazago ernetzeko, haziak oihal busti batean biltzea komeni da, erein baino 24 edo 48 ordu lehenago.
Lurra kolpeka ereiten da, kolpe bakoitzean 5 edo 6 hazi jarriz. Gutxi gorabehera 5 kilogramo hazi izango ditugu ereindako hektarea bakoitzeko.
Ereiteko unean, lurraren tenperatura 15 gradutik gorakoa izan behar du. Tenperatura horretara iristea ezinezkoa balitz, hobe da denbora batez ereitea atzeratzea.
Hazitegian, aire zabalean, tuneletan edo hazitegi estalietan ere erein daiteke.
Kalabaza ez da oso landare zorrotza lurzoruko hezetasunean, baina oso ondo erantzuten du ureztatzetara. Uretako beharrak handitzen doaz fruitua hazten doan heinean, azken egoerara iritsi arte. Kontuan izan behar da ereintza ureztatze edo euri baten ondoren egin bada, ez dela berriro ureztatu behar lehen fruitua sortu arte.
Bilketa: ereiten denetik biltzen den arte, eremuaren arabera, 4 hilabete igarotzen dira. Kalabazak ekoizten jarraitzeko, fruituak moztu behar dira erabat heldu aurretik.
Fruituak leku freskoetan gorde behar dira, baina kontuz! Kolpe, izozte edo gaixotasunen ondorioz hondatutako fruituak ingurukoak hondatu aurretik kendu behar dira.
Bitxikeriak