Izena / latin
Bruselako azak / Brassica Oleracea var. Gemmifera
Bruselako azak Kruziferoen familiakoak dira, brokolia edo azalorea bezala. Leku batzuetan, "aza buru txiki" izenarekin ere ezagunak dira.
Azek diametro txikia dute (normalean 2,5-4cm-koa) eta aza txikiak dirudite. Landarearen zurtoinetik agertzen diren kimuak dira, eta testura irmoa eta kolore berde bizia dutenean jasotzen da uzta (kolore gorri eta morekoak ere badaude). Erdigunea horia izan ohi da. Zaporea gozo samarra izaten da, amaiera apur bat mingotsa izanik.
Jatorria
Izena bere laborantzako jatorrizko lekuari zor zaio, ez Bruselasen ezagunak direlako. Landare hau nahiko berria da, bere lehen deskribapenak XIX. mendearen hasieran agertzen baitira, 1821ean Bruselatik gertu. "Choux de Bruxelles" zen bere izen arrunta.
Nutrizio-balioa eta propietateak
A eta C bitamina eta azido foliko eduki handia du. Azen 100 gramoko, ia %90-a ura da. 4 gramo karbohidrato, 3,5 gramo landare-proteina eta 1,5 gramo gantz ditu. Azen 100 gramok ia 4 gramo zuntz ematen dizkigute.
Gainera, E bitamina, niazina edo B3, erriboflabina edo B2, piridoxina edo B6, tiamina edo B1, azido folikoa edo B9 eta karotenoak ere badituzte. Mineralen artean, potasioa, fosforoa, kaltzioa, magnesioa, sodioa, burdina, zinka, iodoa eta selenioa nabarmentzen dira. Konposatu azufratuak (glukosinolatoak) dituzten fitokimikoen edukia garrantzitsua da.
Eta horri guztiari azek 100 gramoko 45 kcal ematen dituztela gehitu behar diogu!
Sukaldaritza erabilerak. Zer egin Bruselako azekin
Normalean, uretan egosita prestatzen dira, haragi, saltxitxa eta arraina bezalako jakiak lagunduz. Prestatzeko modurik onena zein den erabakitzeko beti egon da eztabaida; izan ere, etxeko-errezeta asko daude azen hain usain desatsegina saihesteko. Hori lortzeko trikimailu bat, zartaginean salteatuta prestatzea da.
Bruselako azak prestatzeko metodorik erabiliena, lehenik eta behin, labanarekin gurutze itxurako pare bat ebaki egitea da, aza bakoitzaren oinarrian; gero, azaren lehen hostoak botatzen dira, egindako ebakitik erori egiten direnak. Gurutzearekin mozten direnean lehenago egosten direla uste da, baina beste sukaldari batzuek azaren aroma aza osoan zehar banatzea lortzen dela diote.
Bruselako aza nola gorde
Bruselako azak hozkailuan astebetez ondo mantentzen dira, batzuetan baita bi astez ere, garbitu gabe eta plastikozko poltsa zulatu baten barruan gordetzen badira.
Izoztu nahi baditugu, zurtoina moztu behar diegu, erabat biribil uzteko. Ur irakinetan 3 minutuz gatz pixka batekin galdarrarazten dira, eta, denbora hori amaitzean, izotzekin uretan hozten utziko ditugu. Ondo lehortzen ditugunean, izozteko poltsa batean sartu eta kito!
Bere sasoirik onena
Bruselako azak udazkeneko eta neguko barazkiak dira, gutxi gorabehera urritik abendura bitartekoak.
Bruselako azak nola landu
Hotza ondo jasaten duen landarea da. Lur trinkoak, azidoak eta mantenugaietan aberatsak behar ditu.
Bruselako aza lurrean eta ilaretan landatu, 70 eta 100 zentimetro arteko tartearekin eta 50 eta 60 zentimetro arteko distantziarekin, landarearen eta landarearen artean.
Ureztatzea
Bruselako azak maiz ureztatu behar dira, baina ez ugari. Horrela, istiltzeak, izurriteak eta gaixotasunak ugaritzea sahiesten da.
Inausketa
Belar txarrak kentzea garrantzitsua da.
Uzta
Bruselako aza hainbat hilabetez irauten duen ekoizpen zabala oparitzen du. Horregatik ez duzu landare asko erein behar, gutxi batzuekin uzta handia lortuko baitduzu.
Eratuta dauden kukuluak jaso behar dituzu, 3 zentimetrotik gorako diametroa dutenak. Kimuak txikiak, trinkoak eta berde distiratsuak izan behar dira. Kimutik moztu ditzakezu. Gogoratu beti beheko kimuak lehenengo heltzen direla eta hostoak hori jarri aurretik uzta bildu behar dela.
Bitxikeriak