Izena / latin
Eskarola / Cichorium intybus
Eskarola Asterazeoen familiako barazki bat da. Mila genero eta 20.000 espezie baino gehiago barne hartzen ditu, baina gutxi batzuk baino ez dira landatzen. Familia honen izena Aster hitz greziarretik dator, izarra esan nahi duena, eta ehunka eta milaka lore ñimiñoren fusioaz osatutako loreak ditu, ekilorea kasu. Eskarola txikoriaren genero botaniko berekoa da.
Motak
Hostoen formaren arabera, bi barietate-talde daude:
Jatorria
Ez dakigu ziur mota desberdinak Asiako hegoaldetik edo Mediterraneotik datozen, mendez mende landu izan direlako.
Antzinako egiptoarrek, greziarrek eta erromatarrek ezagutu eta kontsumitu zuten, baina hasiera batean sukaldaritzan baino, sendagai bezala erabiltzen zituzten. Hala ere, Egiptoko literaturan badira kontsumo egosi eta gordinari buruzko aipamenak.
XIII. mendean Europan sartu zen. Gaur egun, barazki honek ospe handia lortu du kontinente osoan.
Espainian, hosto kizkurreko eskarolen laborantza tradizionala da, eta hosto leunekoa eta zabalekoa, berriz, berriagoa; 60ko hamarkadan hasi zen.
Nutrizio-balioa eta propietateak
Sukaldaritza erabilerak. Eskarolarekin zer egin
Uraza bezala, entsalada baterako erabili daiteke. Bere zapore gozo bereziagatik, ukitu mingotsekin, ezin hobea da olio, ozpin eta gatz apainketa klasikoarekin jateko. Oso ondo konbinatzen da baratxuri, tipula, apio, fruitu lehor, tomate eta fruituekin, hala nola granada eta zitrikoak. Bere nutrizio-balio guztia gordetzen duela da eskarola entsaladan jatearen abantaila.
Hostorik berdeenak eta gogorrenak saldak eta barazki-pureak egiteko erabil daitezke.
Eskarola nola gorde
Aukeratu hosto fresko, irmo, samur eta berde politeko eskarolak, batez ere kanpokoak, eta baztertu kolore horixkakoak.
Denbora gehiagoz mantendu dadin, garbitu gabeko poltsa batean gordetzea komeni da, hosto itsusienak baztertuz, garbitu ondoren lehenago hondatzen baita. Oro har, eskarola leunen hostoak eskarola kizkurrenak baino denbora luzeagoan fresko mantentzen dira. .
Bere sasoirik onena
Negu garaia da eskarolaren berezko sasoia.
Bitxikeriak